Goizueta 65+ taldeak egindako lehenbiziko proposamenetako bat da Ibilaldi Osasuntsuak ekimena. Monitore batek gidatuta, hamabostean behin elkartu, eta adinekoek elkarrekin ibilbidea bat egitea da asmoa.
Bigarren urtez, Zirriborro Idazketa Eskolaren bilgune izanen da Doneztebe. Urriaren 31n hasi eta azaroaren 2ra arte literaturaren inguruko tailerrak eginen dituzte aterpetxean. Eskolaren aurkezpena ortziralean, urriaren 18an, eginen dute 17:00etan Herriko Ostatuan.
Ortziralean 17:30ean hasita liburutegian, Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak egitasmoaren barrenean Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzu eta Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuaren Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak egitasmoaren barrenean Azken otsoa liburuaren irakurketa eta solasaldia izanen dute urriaren 18an, ortziralean, 17:30ean hasita Lesakako liburutegian.
Hamabortz urtetik goitiko emakumeei zuzendutako Zoru pelbikoa eta jarrera doako tailerra eskainiko dute urriaren 18an, 18:00etatik 20:00etara Etxalarko Landagain eskolako aretoan. Izena ematea kulturetxea@etxalar.eus helbide elektronikoan edo 948 63 53 86 telefonoan.
Geuretik Sortuak bekaren ondorioa da 'Hamarreko bitxia' lana, eta ortzirale honetan aurkeztuko dute Beran liburuan parte hartu duten Gaizka Sarasolak eta Jon Abril idazleak. Aurkezpena 19:00etan izanen da, Beralandetan.
Mattin Iñiguez Ormazabal eta Jose Ramon Agirre 'Marron' mendizaleek Baltoro glaziarra zeharkatu zuteneko abentura kontatuko dute eta ondotik pintxoak izanen dira elkartean
Ortziralean 19:30ean irekiko da erakusketa Iturengo herriko etxeko ganbaran eta 20:00etan bideo emanaldia izanen da leku berean
‘Coups de couer’ (euskaraz Bihozkadak) izeneko margo erakusketa urriaren 31ra arte izanen da zabalik. Erratzun bizi den katalanak olio pinturako 32 obra bildu ditu Bertizko Natur Parkean ireki duen erakusketan, horietatik 19 inoiz argitaratu gabekoak.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera artean dauden lesakarrek parte hartu ahal izanen dute eta lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ahal izanen dira
Euskal pilotaren antzinako irudiak erakusten dituen argazki erakusketa ttikia ireki dute gaur Arizkunenean, urriaren 31ra arte. Nafarroako Artxibo Nagusitik ateratako Carlos Amaten 12 argazki erakusten ditu, 1920an Elizondon, Lekarozen eta Donezteben egindakoak. Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan dago ikusgai, astelehenetik ortziralera, 16:30etik 20:00etara.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako
Urriaren 30ean, berriz, Mugako ahotsak:kontrabandoaren testigantzak dokumentala proiektatuko dute kultur etxean