Abenduaren 19an, ortziralean, 18:00etan, Eguberrietako kontzertua eskainiko dute Lesakako Musika Eskolako ikasleek Harriondoa Kultur Etxean.
Tximutxe euskara taldeak antolatu du lehiaketa eta herritarrek Leitzako hitzei buruz zenbat dakiten erakustea da helburua.
Mendi Abesbatzak Eguberrietako kontzertua emanen du elizan.
Orain, eguberrietako atarian, bertze urte batez Giltzarri Abesbatzak kontzertua eskainiko du Igantzin. Abenduaren 19an izanen da emanaldia, ortziralean 20:00etan, elizan. Kantu sorta politaz gozatzeko aukera izanen dute, beraz, eguberriak hasi aitzineko egunetan.
Eguberrien atarian, kontzertu berezia emanen du Mendi abesbatzak. Ortziralean, abenduaren 19an, eginen dute emanaldia 20:00etan Doneztebeko elizan
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era Lesakako liburutegian. Urtarrilaren 23an, 18:00etan margolariarekin topaketa eginen dute.
Aurten ere Olentzero etorriko da Mari Domingirekin batera Sarako plazara abenduaren 20an, larunbatean. 16:00etan krakada izanen dute Lur Berri gelan, Kiki Bordak alaiturik. 16:50ean desfilea, Urdazubiko trikitilariekin eta Txinpartako pandero jotzaileekin. 17:00etan kantuak eta dantzak Suharriagan. 17:30ean Sebastien eta Mirentxu musikariak eta plazan gaztainak Olhain ikastolaren eskutik eta errekiak hautetsien eskutik. Eta finitzeko, 18:30ean, Supitzen sua eta Zazpiak Bat dantza taldearen saioa.