Amezti elkarteak antolatu du hitzordua ilbeltzaren 16an, 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean. Eneko Compainsek gidatuko du saioa, EHUko zuzenbide konstituzionaleko irakaslea eta Sortuko militantea.
Kotto Altzugureni buruzko 'Gutun bat Kottori' dokumentalaren emanaldia.
Pedro Mari Otaño bertsolariaren inguruko 'Ombuaren itzala' pelikularen emanaldia eta protagonistekin solasaldia.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era Lesakako liburutegian. Urtarrilaren 23an, 18:00etan margolariarekin topaketa eginen dute.