«Ameriketako Estatu Batuek karibeko herrialdearen aurka egin berri duten erasoaz, eta hemendik aitzinerat gertatu daitekeenaz gogoeta egiteko solasaldia» antolatu du Amezti elkarteak. Azaldu dutenez, «Salvador Allenderen kontra Txilen izandako aire erasoak izan ziren azkeneko aire erasoak Hegoamerikan, orain 50 urte pasatuxe. Bada, Trumpen gobernuak hori urratu du, Venezuelako hainbat toki bonbardatuz eta herrialdeko presidentea Nicolas Maduro eta bere emazte eta parlamentaria den Cilia Flores bahituz; denera ehun hildako inguru eraginez».
Nazioarteko legedia urratzen duen «eraso inperialista horrek Trumpen gobernuari buruzko alarma guztiak piztu ditu, erasoa egin eta gutira Mexiko eta Kolonbia ere mehatxatu baitzituen, eta Groenlandia bereganatzeko nahia agertu.
Whasingtoneko adminstrazioak erran du Venezuela kontrolpean hartu nahi duela, herrialdeko petrolioaz jabetzeko, bertzeren artean. Alta, hori ote den egiazko nahia ez dago jakiterik: Epstein pederastaren afera hor da, agintaldi erdiko bozketak, ekonomiaren egoera…»
Horrela, «Venezuelako prozesu bolibartarra yankeen dianapean dela, prozesuaren bilakaeraz gogoeta egitea ezinbertzekoa da. Guzti horretaz eta bertze hainbertzez arituko da Compains, herritar guztiei irekia dagoen hitzorduan».