Mikel Zabalzaren heriotzaren 40. urteurrenaren harira egin duten dokumentala ikusteko aukera izanen da larunbatean Atekabeltzen, 18:00etatik aurrera.
Abenduaren 31n, goizeko zortzi eta erdietan aterako dira Goizuetako plazatik eta joandako bide beretik itzulita, bost ordu inguruko ibilbidea osatuko dute. Urteari bukaera emateko brindisa eginen dute tontorrean.
Leitzako plazan elkartuko dira, 18:30ean, eta bertsolariak eta musikariak ere izanen dira ekitaldia girotzen.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren bigarren edizioaren barrenean, Amaya Suberviolaren margolariaren Spam-01 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era Lesakako liburutegian. Urtarrilaren 23an, 18:00etan margolariarekin topaketa eginen dute.