Beti Gaztek antolatutako argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 19:00

Vicente Guill Fuster-en 'Paseos' argazkiak lortu zuen iaz lehen saria Beti Gazteren argazki lehiaketan.

Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da gai librean eta 350 eurokoa kirol argazki onenarendako

Beti Gazte Elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere Lesakako udalarekin elkarlanean. Argazkiak posta elektroniko bidez soilik hartuko dituzte eta argazki erakusketa ere eginen dute aurkeztutako argazki guziekin. Lanak argazkilaritza@betigazte.net helbidera bidali behar dira urriaren 31 arte.

E-postaren gaian Argazki Lehiaketa 2024 paratu beharko da. Argazki bakoitzari izenburua paratu beharko zaio eta gai libreko lehiara ala kirol argazki lehiara aurkezten den ere paratu beharko du. Argazkia bidaltzen den e-postan egilearen datuak bidali beharko dira. (Izen abizenak, helbidea eta telefonoa).

Antolakuntzak izendatutako epaileek erabakiko dute nor den irabazlea eta erakusketa zabaltzen den egunean jakinaraziko dute bere izena, webgune eta sare sozialen bidez. Aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa ere eginen dute.

Lehen saria 400 euro eta trofeoa izanen da eta bigarrenarentzat 300 euro eta trofeoa. Beti Gazteko bazkideen artean argazki onenari 250 euroko saria emanen zaio trofeoarekin batera eta kirol argazki onenari 350 euro eta trofeoa.

Argazki irabazleak hurrengo urteetako lehiaketak iragartzeko erabili ahal izanen ditu Beti Gazte elkarteak. Edozein zalantza izanez gero idatzi argazkilaritza@betigazte.net helbidera edo deitu 617 21 24 49 (Amaia) edo 697 27 60 36 (Alaia) telefonoetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun