'Frontoien oihartzunak: Euskal pilota Carlos Amaten argazkietan' erakusketa Elizondon ikusgai

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 16a, 17:30

Irudia: Carlos Amat

Euskal pilotaren antzinako irudiak erakusten dituen argazki erakusketa ttikia ireki dute gaur Arizkunenean, urriaren 31ra arte. Nafarroako Artxibo Nagusitik ateratako Carlos Amaten 12 argazki erakusten ditu, 1920an Elizondon, Lekarozen eta Donezteben egindakoak. Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan dago ikusgai, astelehenetik ortziralera, 16:30etik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun