'Baltoro oinez & hegan' bideoa proietatuko dute ortziralean Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 16a, 12:00

Mattin Iñiguez Ormazabal eta Jose Ramon Agirre 'Marron' mendizaleek Baltoro glaziarra zeharkatu zuteneko abentura kontatuko dute eta ondotik pintxoak izanen dira elkartean

Arizkungo Herriak, Baztango Mendizaleek eta Elkartasuna Elkarteak Baltoro oinez & hegan abenturaren bideo emanaldia eta solasaldia antolatu dute ortzirale honetan, urriaren 18an, Arizkungo ostatuan 19:00etan. Ikus-entzunezkoak Marron eta Mattin alpinisten abentura Pakistanen kontatzen du, Baltoro glaziarra oinez eta parapentean zeharkatuz.

Proiekzioaren ondotik, egileen esperientzia aditzeko aukera izanen da eta akitzean pintxoak izanen dira elkartean. Lortutako irabaziak eskolako jangelarako izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun