Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da urriaren 15a, hori dela eta, Baztango Kultura Zerbitzuak erakusketa berezia prestatu du Arizkunenean. Urriaren 1etik 31ra Baztango landa eremuko emakumeen antzinako argazkien erakusketa izanen da ikusgai, lanegunetan 18:00etatik 20:00etara.
Horrez gain, hilaren 30ean, Mugako ahotsak:kontrabandoaren testigantzak dokumentala proiektatuko dute 18:00etan. Baztango Udalak eta Baigorriko Herriko Etxeak antolatu dute hitzordua eta proiekzioaz gain, Baztan eta Baigorriko historia eta bizipenak aditzeko mahai ingurua eginen dute.