Ipuin lehiaketaren hamabigarren edizioa martxan du Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren babesarekin eta Tantirumairu Ikastolaren eta Irain Eskola Publikoaren laguntzarekin, eta parte hartzeko deia egina die Lesakako haurrei. Azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Tantirumairu ikastolan edo Irain eskolan. Azaroaren 15a baino lehen eraman beharko dira.
Adinaren arabera, lau mailatan banatuko dute lehiaketa: A maila (Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak), B maila (Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak), C maila (Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak) eta D maila (Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak).
Lanaren kalitatea, estiloa, zuzentasuna, ortografia eta originaltasuna baloratuko da eta maila bakoitzeko lehenbiziko bi sailkatuek saria izanen dute.