Zoru pelbikoari eta jarrerari buruzko tailerra izanen dute urriaren 18an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 15a, 08:00

Zoru pelbikoari eta jarrerari buruzko tailerra eginen dute ortziralean Etxalarren.

Hamabortz urtetik goitiko emakumeei zuzendutako Zoru pelbikoa eta jarrera doako tailerra eskainiko dute urriaren 18an, 18:00etatik 20:00etara Etxalarko Landagain eskolako aretoan. Izena ematea kulturetxea@etxalar.eus helbide elektronikoan edo 948 63 53 86 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun