Apirilaren 14an, ortziralean 18:00etan dute hitzordua Arrano elkartean Maiatzeko udal hauteskundeei begira, zerrenda berresteko eta herri programa lantzeko herri batzarra deitu du Lesakako EH Bilduk apirilaren 14an, ortziralean 18:00etan Arrano elkartean.
Sustrai Erakuntza Fundazioko kideekin eta Lesakako Endara Bizirik plataformako kideekin solasaldia antolatu du Arantza Bizirik plataformak. Bihar arratsaldean izanen da, 19:00etan, herriko etxean.
Umoreaz gozatu nahi duenak aukera izanen du ortziralean Donezteben. Iván Perez y Aitor Bidaurreta umoregileek osaturiko Bocabeats Comedia taldeak umorezko emanaldia taularatuko dute 19:30ean zineman.
Ortziralean 20:30ean Larreko kulturgunean, Kultur Topaketen Garaia programaren baitan
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 21a baino lehen aurkeztu
Apirilaren 1etik 16ra eginen dute Senperen Kultur Topaketen Garaia. 2022an sortua izan da ekimen hori, senpertarrak bildu daitezen kulturaren inguruan. Apirilaren 1 eta 2ko asteburuan eskulangileen arte erakusketa izanen dute Larreko kultur gunean.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Iciar Mikelperizenaren eskutik pintura tailerra izanen dute apirilaren 13an eta 14an Zubietako eskolan 11:00etan hasi eta 13:00ak arte.
Andoni Tolosa Morau eta Beñardo Goietxe beratarrak, Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariaren irudiekin egindako Ardo disko-liburuaren zuzeneko aurkezpena eginen dute apirilaren 14an, ortziralean 23:00etan hasita Erratzuko Zubipunta ostatuan. Erratzukoaren ondotik apirilaren 16an, igandean, 18:00etan Tolosako Hiru ostatuan eginen dute eta apirilaren 21ean, Urretxuko Motz tabernan.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |