Arnaud Demancheren umorezko ikusgarria izanen dute apirilaren 14an Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 12a, 15:30
Arnaud Demancheren umorezko ikusgarria izanen dute ortzirale arratsean Senpereko Larrekon.

Ortziralean 20:30ean Larreko kulturgunean, Kultur Topaketen Garaia programaren baitan

Apirilaren 1etik 16ra egiten ari da Kultur Topaketen Garaia Senperen. 2022an sortua izan da ekimen hori, senpertarrak bildu daitezen kulturaren inguruan. Hurrengo ikuskizuna Arnaud Demancheren umorezko ikusgarria izanen da, apirilaren 14an, ortziralean 20:30ean Larreko kulturgunean.

Ia bi oreneko ikuskizunera sartzea 20 euro gostako da. Erreserba

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun