Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute larunbatean, abuztuaren 27an, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da.
Larunbat honetan, talo tailerra, antzerkia, errotara bisita gidatua, joaldunak, artisauak, talogileak eta musika izanen dira Zubietan.
Lesakako Arkupeak Pilotazaleen Elkarteak antolatuta, pala partidak izanen dituzte larunbatean Lesakako frontoian. Bi modalitatetan ariko dira: larruzko paletan eta gomazko paletan.
Udako zikloarekin aitzinera segitzen dute Arantzako Aterpean, eta larunbat honetan, abuztuaren 27an, segida izanen du. 19:30ean Arima Soul Sistem taldeko Lidia Intxausti abeslariak eta Makalak emanaldia eginen dute eta afalondoan, 23:00etatik aitzinera, Makala DJak hartuko du lekukoa.
Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan
Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan
Kultur Etxeak hartuko ditu Luis Lainsa eta Vicente Garroren argazkiak
Abuztuaren 23tik 27ra, asteartetik larunbatera ospatuko dituzte Lekarozko San Bartolome bestak. Asteartean 20:00etan botako dute altxaferoa eta ezkilak joko dituzte, baina aitzinetik pilota txapelketako finalak ere jokatuko dituzte. Ondotik izanen duten egitarau zabalean azpimarratzekoa, ortziraleko kontzertuak, Kurkuma, Goroldio, Kamuts eta Irati 58 taldeekin.
Legasako San Agustin bestak ospatuko dituzte abuztuaren 25etik 28ra. Ortzegunean 20:00etan piztuko dute suziria herriko etxean bestak hasteko eta ondotik danborrada eta buruhandiak aterako dira. Igandean, akitzeko, Trikidantz, Zubietako taloak eta zezensuzkoa izanen dituzte. Dena den, irailaren 10 eta 11n Lokari Eguna ere ospatuko dute.