Uda giroa

Lekarozko bestak abuztuaren 23tik 27ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 22a, 08:00

Ortzirale arratsaldean merenderoan izanen duten bazkariaren ondotik, Tukuketa erraldoia, dantzak eta kontzertuak izanen dituzte Lekarozko bestetan.

Abuztuaren 23tik 27ra, asteartetik larunbatera ospatuko dituzte Lekarozko San Bartolome bestak. Asteartean 20:00etan botako dute altxaferoa eta ezkilak joko dituzte, baina aitzinetik pilota txapelketako finalak ere jokatuko dituzte. Ondotik izanen duten egitarau zabalean azpimarratzekoa, ortziraleko kontzertuak, Kurkuma, Goroldio, Kamuts eta Irati 58 taldeekin.

Abuztuak 23, asteartea

18:00etan pilota txapelketako finalak. 20:00etan altxaferoa txistulariekin. 20:30ean ezkila-jotzea. 21:30ean baztan zopak. Ondotik dantzaldia.

Abuztuak 24, asteazkena

10:00etan diana. 12:00etan meza nagusia. 13:00etan mutil dantzak, gaita eta herriko luntxa. 18:00etan Bankako Menditarrak. 20:00etan dantzaldia Hauspolariekin. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 23:00etan dantzaldia Hauspolariekin.

Abuztuak 25, ortzeguna

10:00etan diana. 13:30ean haurren bazkaria herriko elkartean. 17:00etan mus txapelketa. 18:00etan haurren mozorro jaialdia eta txokolate jatea. 19:00etan patata tortilla txapelketa. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. Goizean eta arratsaldean haurrendako jostetak.

Abuztuak 26, ortziralea

10:00etan diana. 14:00etan gazteen bazkaria merenderoan. 18:00etan Tukuketa erraldoia. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 23:00etan kontzertuak: Kurkuma, Goroldio, Kamuts eta Irati 58.

Abuztuak 27, larunbata

10:00etan diana. 11:00etan herri bazkariko mahai muntaketa. 14:00etan zikiro jatea Beñat akordeoilariarekin.  19:30ean dantzaldia Biziraun taldearekin. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 00:00etan dantzaldia Biziraun taldearekin. 03:30ean Tirri&Tery.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun