Errotaren bueltan azoka girotua eginen dute larunbatean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 23a, 11:00

Larunbat honetan, talo tailerra, antzerkia, errotara bisita gidatua, joaldunak, artisauak, talogileak eta musika izanen dira Zubietan.

Zubietako Udalak, Cederna Garalur elkarteak, Nafarroa Ezagutu Sareak, Lursarea Agentziak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute hitzordua.

  • 11:30ean talo tailerra.
  • 12:00etan antzerkia.
  • 12:30ean Zubietako errotan bisita gidatua.
  • 13:30ean joaldunak.

Hitzorduak debalde izanen dira eta horiez gain, goiz osoan artisauak, talogileak eta musikariak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun