Arima Soul Sistem taldea eta Makala DJa larunbat honetan Arantzako Aterpean

Arima Soul taldeko abeslaria eta Makala.

Udako zikloarekin aitzinera segitzen dute Arantzako Aterpean, eta larunbat honetan, abuztuaren 27an, segida izanen du. 19:30ean Arima Soul Sistem taldeko Lidia Intxausti abeslariak eta Makalak emanaldia eginen dute eta afalondoan, 23:00etatik aitzinera, Makala DJak hartuko du lekukoa.

Irailaren 3an borobilduko dute udako zikloa Aterpean. Ding Wash reggae musika egiten duen taldeak kontzertua emanen du, 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun