Pala partidak izanen dituzte larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 25a, 13:00

Lesakako Arkupeak Pilotazaleen Elkarteak antolatuta, pala partidak izanen dituzte larunbatean Lesakako frontoian. Bi modalitatetan ariko dira: larruzko paletan eta gomazko paletan. 

Lehenengo partidan, larruzko paletan Berrogi eta Mariñelarena Mendizabal eta Ziaurrizen kontra ariko dira. Bigarren partidan, gomazko paletan Antxordoki eta Telletxea, Albasu eta Martikorenaren kontra ariko dira. 

Partidak 18:00etan hasiko dira Lesakako pilotalekuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun