Uda giroa

Legasako bestak abuztuaren 25etik 28ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 23a, 08:00

Ortzegun arratseko txupinazoaren ondotik, danborrada eta buruhandiak aterako dira Legasan.

Legasako San Agustin bestak ospatuko dituzte abuztuaren 25etik 28ra. Ortzegunean 20:00etan piztuko dute suziria herriko etxean bestak hasteko eta ondotik danborrada eta buruhandiak aterako dira. Igandean, akitzeko, Trikidantz, Zubietako taloak eta zezensuzkoa izanen dituzte. Dena den, irailaren 10 eta 11n Lokari Eguna ere ospatuko dute.

Abuztuak 25, ortzeguna

15:00etan Bertiz Abentura Park. 20:00etan suziria herriko etxean bestak hasteko. Ondotik danborrada eta buruhandiak. 21:00etan zopak Kattalin ostatuan. 23:00etatik 04:00etara DJ Txingudi.

 

Abuztuak 26, ortziralea

08:00etan Aurora. 09:00etan diana. Goizean haurrendako jolasak. 16:30ean mus txapelketa. 18:00etan erraldoiak. Ondotik txokolate jatea. 20:00etatik 22:00etara Bizphiru taldearekin dantzaldia. 22:00etan zezensuzkoa. Segidan xingarra kerrenean. 00:00etatik aitzinera Bizphiru taldearekin dantzaldia.

 

Abuztuak 27, larunbata

09:00etan diana. 10:00etan pilota partidak. 12:00etatik 14:00etara Tuku-Tuku txaranga. 14:00etan zikiro jatea. 17:00etatik 23:00etara DJ Endara. 00:00etatik aitzinera Gabezin musika taldearekin dantzaldia.

 

Abuztuak 28, igandea

09:00tan diana. 11:00etan meza nagusia. Ondotik Doneztebeko dantza taldearen emanaldia. 12:30ean luntxa Kuku elkartean. 17:00etatik 19:00etara herri kirol saioa. 19:00etatik 23:00etara Trikidantz taldearekin dantzaldia. 19:00etatik aitzinera Zubietako taloak. 22:00etan zezensuzkoa.

 

Lokari Eguna

Irailak 10, larunbata             

20:00etan altxaferoa eta ezkila jotzea. 21:00etan zopak.

 

Irailak 11, igandea               

11:00etan meza nagusia. 13:00etan bazkaria. Arratsaldean dantzaldia Hauspolariek musika taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun