Arrano elkartearen eguna ospatuko dute irailaren 18an Lesakan. Larunbat goizean mendi irteera eginen dute Agiñara. Oinez joaten direnak 08:30ean abiatuko dira eta bizikletan doazenak 09:00etan eta Agiñan gosaria izanen dute denek esperoan.
Lorategi historikorako doako sarrera, bisita gidatuak, tokiko produktuak, musika eta dokumental baten proiekzioa barne hartzen ditu.
Aurten ere San Migel bestak ezingo dira ofizialki ospatu, baina igantziarrek ez dute ekitaldirik faltako. Larunbatean hasiko dute egitaraua grafiti tailerrarekin eta buruilaren 26an Ruper Ordorikaren kontzertua izanen dute.
(H)ilbeltzaren barrenean, Elixabete Garmendia eta Anjel Lertxundi izanen dira hizlari larunbatean 11:00etan Arizkunenean.
Larunbatean 20:30ean hasiko da emanaldia Larreko kultur gunean.
Larrosak nere sahatsen azpian erakusketa zabaltzeko emanaldia izanen dute larunbat arratsaldean komentuan, K kolektiboaren eskutik.
Euskal Herriko Unibertsitateak, Uda Ikastaroen barne, Garapen atipikoko haurren ikasketak hezkuntza-inguru elebidun (edo eleaniztun) batean izeneko ikastaroa eskainiko du irailaren 17an eta 18an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bortzirietako Guztiok elkartea, Elebilab, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Lesakako Udala dira ikastaro honen laguntzaile. Izena eman daiteke www.uik.eus webgunean.