Irailaren 18an, larunbatean, 12 urtetik gotikoentzako egun osoko grafiti tailerra eginen dute, goizean 10:30etik 13:30era eta arratsaldean 15:30etik 18:30era. Pacto de Estado contra la violencia de género ekimenak antolatu du tailerra eta ortzeguna izanen da izena emateko azken eguna, 664 52 50 95 telefono zenbakira deituz.
Buruilaren 25ean, hurrengo larunbatean, herriko dantza taldearen saioa izanen da 20:00etan frontoian. 16 urtetik goitiko dantzariek eginen dute emanaldia. Gazteek eta ttikiek abenduan izanen dute beraien lana erakusteko aukera.
Hurrengo egunean, buruilaren 26an, gazta lehiaketa eginen dute Biltoki Elkartearen eskutik, 12:00etan, eta beti bezala, herriko etxeetan egiten diren gazta guztiak aurkezten ahalko dira. Gero, Ruper Ordorika abeslari famatuak kontzertua emanen du 19:00etan egitaraua borobiltzeko. Kontzertua igerilekuaren eremuan dagoen tenis pistan izanen da eta eguraldi txarra eginez gero frontoira mugituko dute.