Urte berezi honetan (H)ilbeltza ere berezia izanen da, eta Euskal Nobela Beltzaren Asteko antolatzaileak udan ere lanean aritu dira, irailerako eta azarorako hitzorduak prestatzeko. Honela, irailaren 18an, larunbatean 11:00etan Pandemiak eta literatura izeneko mahai-ingurua izanen dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Elixabete Garmendia eta Anjel Lertxundi arituko dira hizlari eta gidari lanetan Danele Sarriugarte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!