Arrano elkartearen eguna ospatuko dute Lesakan irailaren 18an

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 16a, 15:00
Arrano Egunean AgiƱara oinez eta bizikletaz joateko aukera izanen da.

Arrano elkartearen eguna ospatuko dute irailaren 18an Lesakan. Larunbat goizean mendi irteera eginen dute Agiñara. Oinez joaten direnak 08:30ean abiatuko dira eta bizikletan doazenak 09:00etan eta Agiñan gosaria izanen dute denek esperoan.

14:30ean bazkaria izanen dute Arranoko terrazan, zikiro-jatea (salda, piperada, zikiroa, xamingoxo, kafea eta kopa). Haurren menuan makarroiak, oilaskoa eta xamingoxo izanen dute,. Momentuko osasun neurriak errespetatuko dira. Bazkalondoan kantaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun