Patrizia Etxegarairen erakusketa ikusgai izanen dute Lesakan iraileko asteburuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 1a, 12:00
Patrizia Etxegarairen 'Larrosak nere sahatsen azpian' erakusketan izanen den irudietako bat.

Larrosak nere sahatsen azpian erakusketa zabaltzeko emanaldia izanen dute larunbat arratsaldean komentuan, K kolektiboaren eskutik.

Patrizia Etxegarai Altuna artista lesakarraren Larrosak nere sahatsen azpian erakusketa ikusgai izanen da komentuko elizan iraileko larunbat eta igandeetan, 16:00etatik 20:00etara. Erakusketa zabaltzeko emanaldia eta inaugurazioa eginen dute irailaren 4an, larunbatean 18:00etan K kolektiboaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun