Alexander Big Band taldearen eskutik jazz kontzertua izanen dute irailaren 18an Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 15a, 11:00
Hogei musikarik osatzen dute Alexander Big Band taldea, horietarik bat kantari paregabea.

Larunbatean 20:30ean hasiko da emanaldia Larreko kultur gunean.

Alexander Big Band taldearen eskutik jazz kontzertua antolatu du Senpere Kultura eta Ondarea elkarteak buruilaren 18an, larunbatean 20:30ean Larreko kultur gunean. Sartzea 18 euro ordaindu beharko da, 10 euro adin ttikikoek eta ikasleek. Osasun pasea nahitaezkoa izanen da.

Alexander Big Band hogei musikariz osatutako taldea da, horietarik bat kantari paregabea, Tarnoseko musika eskolako zuzendaria eta pianista den Arnaud Labastieren gidaritzapean. Kontzertuak besta giroko musika mundu baterat eramanen gaitu, Count Basie edo Duke Ellington amerikar big banden gisara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun