Bazkaria egiteaz gain, egun horretan hainbat musika taldek kontzertuak eskainiko dituzte gaztetxean Arian ari, dagoenekoz 30 urte iragan dira herriko gazte kuadrilla bat elkartu eta herrian gaztetxea sortu zutenetik. «Euskal kontzientzia bulkatu eta batzuengan pizteko» sortu zuten eta helburu horrekin eta bertze hainbatekin lanean segitzen dute oraindik ere.
Marinek margolari bezala egin duen ibilbidea aitortu nahi du elkarteak eta horrekin batera bertze alorretan egindako lana nabarmendu. Omenaldia Elizondoko Kasinon eginen diote, 12:00etan.
Joan den asteburuan hasi zen Nafarroako zortziko sokatira txapelketa. Gizonezkoek 600 kiloko kategorian eta emakumeek 520 kiloko kategorian lehenbiziko jardunaldia jokatu zuten eta bietan Lesakako Beti Gazteko tiralariak nagusitu ziren. Larunbat honetan Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatuko dute kategoria horietako bigarren jardunaldia eta orduan banatuko dituzte txapelak.
Arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzeko ekimena larunbatean 17:00etan abiatuko da Harrindoa Kultur Etxean UEMAK bultzatzen duen Arnasa gara egitasmoaren aurkezpen ekitaldia eginen dute urriaren 26an, larunbatean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzeko ekimena aurkeztuko dute. Abenduan aurkeztuko den Kartzela serie digitalaren aurre-estreinaldia eginen dute eta aktoreekin solasaldia. Serie honetako aktoreen artean dago Juanen Saralegi lesakarra.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik, umorezko bakarrizketak entzun eta ikusteko aukera izanen da urriaren 26an eskolako jangelan. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 3 eurotan salduko dituzte egunean bertan.
Unai Iturriaga eta Miren Amuriza ariko dira kantari Basurde elkartean
21:30etik aurrera, hemezortzi euroren truke afari bikaina dastatu eta bost garagardo klase edateko aukera izanen dute Umore Ona elkartean. Herritar talde baten ekimenez eta Umore Ona Elkartearen babesarekin antolatu dute.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guztiek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Urriaren 1etik 31ra ikusgai izanen da parkea zabalik dagoen ordutegian eta Erratzun eskaintzen dituen bere ikastaroekin ere segituko du Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarraren ‘Loreak, sagarrak eta besarkadak’ margo-erakusketa ikusgai izanen da urriaren 1etik 31ra Bertizko Natur Parkean. 2018ko irailetik aurtengo ekainera margotutako 30 lan paratuko ditu erakusketan.
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Emakume Baserritarren Egunaren harira, Baratze Kritikoa erakusketa antolatu dute Areson. Urriaren 18tik 31ra elikadura burujabetzaren gaiari genero ikuspegitik heltzen dion erakusketa egonen da ikusgai Udaletxean: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era.
Gazteleraz izanen dira lantegiak jubilatuen egoitzan, dohainik, baina, aurrez izena ematea beharrezkoa da 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako lantegiak antolatu dituzte Leitzan urri bukaerarako. Zehazki, urriaren 22an, 24an, 29an eta 31n izanen dira lantegiak. Jubilatuen egoitzan bilduko dira 16:30etik 18:30era.
Liburu eta DVDaren aurkezpena, dokumental emanaldia, ipuin-kontalaria, kantaldia, antzerkia, magia ikuskizuna, mus eta partxis txapelketak, Baserritarren Eguna... Inoiz baino ekitaldi gehiago izanen dira ortzegunean hasi eta heldu den astean segida izanen duten Arantzako Kultur Egunetan.
Elizondokoak izanen dira inguru honetako lehenbizikoak, urriaren 25ean eta 26an
2013an antolatuko zuten aurrenekoz Orreagako Elkarteen eguna, Orreaga Fundazioan bilduta dauden Nafarroa osoko hogeita hamar bat elkarte omendu eta festa giroan elkartzeko asmoz. Urtero Nafarroako herri, eskualde edo auzoren batek hartzen du eguna antolatzeko ardura eta aurten Leitzari egokitu zaio. Egitarau potoloa dute prest, goizeko 11etan hasi eta nahi duenak goizaldeko ordu txikiak arte izanen du festarako aukera.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |