‘Arnasa gara’ egitasmoa aurkeztuko dute urriaren 26an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 25a, 14:00

'Kartzela' serie digitalean ikusiko diren aktoreak. Ezkerretik hasita bigarrena, Juanen Saralegi lesakarra.

Arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzeko ekimena larunbatean 17:00etan abiatuko da Harrindoa Kultur Etxean

UEMAK bultzatzen duen Arnasa gara egitasmoaren aurkezpen ekitaldia eginen dute urriaren 26an, larunbatean  17:00etan Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzeko ekimena aurkeztuko dute. Abenduan aurkeztuko den Kartzela serie digitalaren aurre-estreinaldia eginen dute eta aktoreekin solasaldia. Serie honetako aktoreen artean dago Juanen Saralegi lesakarra.

Arnasguneen ezaugarriak dira euskararen ezagutza %80 ingurukoa dla, lehenbiziko hizkuntza euskara, naturaltasunez erabiltzen dutena, euskalkidunak eta belaunaldiz belaunaldi euskara transmititu dutenak. Hortaz, euskararen normalizazioan eredu dira, euskaraz bizi den herria posible dela erakutsi dute. Horrek biziberritzea dakarkio euskarari, euskaraz solastatuz, hizkera informalak eta naturalak, hitz eta molde berriak ekartzen dizkio euskarari, hizkuntzak ezinbertzekoa duen berrikuntza ekarriz. Euskaraz solas eginez, euskara-ohiturak hedatzen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun