Gaztain-jatea eta bertsoak izanen dituzte larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 22a, 22:12
Mahai inguruko giro bikaina izanen dute aurten ere Basurde elkartean.

Unai Iturriaga eta Miren Amuriza ariko dira kantari Basurde elkartean

 

Bortzirietako bertso-eskolak antolatuta, urriaren 26an, gaztain-jatea eginen duteLesakako Basurde elkartean, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza bertsolariekin. Iban Garro izanen da gai-jartzaile. Larunbatean 19:30ean hasita pintxoak, gaztainak eta bertsoak izanen dituzte, 10 eurotan. Izena emateko 618 963011 telefonora deitu edo bortzibertso@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun