'Baratze kritikoa' erakusketa ikusgai Areson urriaren 18tik 31ra

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 16a, 06:30
Astelehenetik larunbatera izanen dute Udaletxean jarritako erakusketa bisitatzeko aukera.

Emakume Baserritarren Egunaren harira, Baratze Kritikoa erakusketa antolatu dute Areson. Urriaren 18tik 31ra elikadura burujabetzaren gaiari genero ikuspegitik heltzen dion erakusketa egonen da ikusgai Udaletxean: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era.

Gaur egungo elikaduraren mitoak azaldu eta nekazaritzako elikagaien sistema ulertzeko oinarrizko ideiak biltzen ditu Mugarik Gabe Nafarroak eta Areso, Arano, Leitza eta Goizuetako Gizarte Zerbitzuek antolatu duten erakusketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun