Erratzuko tailerrean egindako erakusketaren segida izanen da Bertizkoa, baina loreen kuadro berriak izanen ditu, baita otsailean New Yorkeko The Phyllis Harriman Mason Galleri aretoan erakutsitako erretratoak, eta Baztanen eta New Yorkeko sagar handian egindako paisaia berriak.
Ikastaroak
‘Baztanen Opor Artistikoak’ proiektua sortu du berriki margolariak eta urriaren 19tik 22ra eskainiko du bere aurtengo azken margo-ikastaroa eta lau orduko tailerrak eskainiko ditu azaroaren 16an, abenduaren 14an eta urtarrilaren 18an. Ondotik, 2020an formakuntza-bidaia egiteko asmoa du The Art Students Leaguera.