'Bakean dagoenari bakean utzi' emanaldia larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 23a, 08:30
Idoia Torregarai etea Mirari Martiarena bazterrak zirikatzeko asmoz joanen dira larunbatean Goizuetara.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik, umorezko bakarrizketak entzun eta ikusteko aukera izanen da urriaren 26an eskolako jangelan. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 3 eurotan salduko dituzte egunean bertan.

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa taularatuko dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izanen dituzte hizpide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun