Ostirala, otsailak 1



16:35

Malerreka Kantuz Eratsunen larunbatean

Plaza, Bortziriak

12:00etan abiatuko dira herriko plazatik.

Malerreka Kantuz Eratsunen larunbatean Plaza

12:00etan abiatuko dira herriko plazatik.


17:30

Nafarroako Bertsolari txapelketaren simulakroa

Lesakako Arrano elkartea, Bortziriak Lesaka | bertso-saioa

Josu Sanjurjo, Iban Garro, Julen Zelaieta eta Eneko Fernandez ariko dira ortziralean 17:30ean Arranoko ganbaran  Otsailaren 9an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Txapelketa prestatzen hasteko simulakro-saioa antolatu dute Lesakan otsailaren 1ean. Ortziralean 17:30ean hasita, Arranoko ganbaran ariko dira kantari Josu Sanjurjo, Iban Garro eta Eneko Fernandez lesakarrak eta Julen Zelaieta beratarra. Maddi Ane Txoperena izanen da gai-jartzailea.

Nafarroako Bertsolari txapelketaren simulakroa Lesakako Arrano elkartea

Josu Sanjurjo, Iban Garro, Julen Zelaieta eta Eneko Fernandez ariko dira ortziralean 17:30ean Arranoko ganbaran 

Otsailaren 9an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Txapelketa prestatzen hasteko simulakro-saioa antolatu dute Lesakan otsailaren 1ean. Ortziralean 17:30ean hasita, Arranoko ganbaran ariko dira kantari Josu Sanjurjo, Iban Garro eta Eneko Fernandez lesakarrak eta Julen Zelaieta beratarra. Maddi Ane Txoperena izanen da gai-jartzailea.


18:00

'Nicoren bidaia. Bizitza ikasgaiak' solasaldia Beralandetan

Beralandeta, Bera | Hitzaldia

Toki Onako Guraso Elkarteak antolatu du ortziralean 18:00etatik 19:00etara Beralandetan Nicoren bidaia. Bizitza ikasgaiak izenburua duen solasaldia antolatu du Berako Toki Ona ikastetxeko Guraso Elkarteak, Berako Udalak eta Kultur Batzordeak lagunduta. Otsailaren 1ean, ortziralean 18:00etatik 19:00etara eskainiko dute solasaldia gazteleraz Beralandeta aretoan. Toki Onako Ikasle batzuei ere eskainiko zaie, klase ordutan.

'Nicoren bidaia. Bizitza ikasgaiak' solasaldia Beralandetan Beralandeta

Toki Onako Guraso Elkarteak antolatu du ortziralean 18:00etatik 19:00etara Beralandetan

Nicoren bidaia. Bizitza ikasgaiak izenburua duen solasaldia antolatu du Berako Toki Ona ikastetxeko Guraso Elkarteak, Berako Udalak eta Kultur Batzordeak lagunduta. Otsailaren 1ean, ortziralean 18:00etatik 19:00etara eskainiko dute solasaldia gazteleraz Beralandeta aretoan. Toki Onako Ikasle batzuei ere eskainiko zaie, klase ordutan.


18:00

'El viaje de Nico. Lecciones de vida' solasaldia Beran ortziralean

Beralandeta, Bera | Hitzaldia

18:00etan dute hitzordua Beralandetan

'El viaje de Nico. Lecciones de vida' solasaldia Beran ortziralean Beralandeta

18:00etan dute hitzordua Beralandetan



12:00
18:00

Inauteriak Ituren, Aurtitz eta Zubieta

Malerreka | Ospakizunak

Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak. 

Inauteriak Ituren, Aurtitz eta Zubieta

Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan

Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak. 



01:00
23:00

Inauterietako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu. 

Inauterietako argazki lehiaketa

Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu. 



15:26

Informatika ikastaroa urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Leitzaldea

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.

Informatika ikastaroa urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.



15:00
23:50

Aresoko inauteriak

Leitzaldea Areso | Ospakizunak

Ostiralean haurrentzako merienda izango dute eta larunbatean herriko gazteak baserriz baserri ibiliko dira inauterietan  Otsaileko lehenengo egunetan inauteri haizeak astinduko du Areso. Otsailaren 1ean, ostiralean, 15:00etan haurrek eskolan prestatu duten mozorroa soinean jantzi eta kalejira egingo dute. Gero, merienda izango dute. 17:00etan trikitilariak izango dira plazan eta 18:00etan Lagun Artekoak herriko eskean aterako dira. Azken horiek 21:30ean afaltzeko elkartuko dira.

Aresoko inauteriak

Ostiralean haurrentzako merienda izango dute eta larunbatean herriko gazteak baserriz baserri ibiliko dira inauterietan 

Otsaileko lehenengo egunetan inauteri haizeak astinduko du Areso. Otsailaren 1ean, ostiralean, 15:00etan haurrek eskolan prestatu duten mozorroa soinean jantzi eta kalejira egingo dute. Gero, merienda izango dute. 17:00etan trikitilariak izango dira plazan eta 18:00etan Lagun Artekoak herriko eskean aterako dira. Azken horiek 21:30ean afaltzeko elkartuko dira.


17:00
20:00

Komorebi erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana  Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.

Komorebi erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana 

Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.


19:00
22:30

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben

Herrigunean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben Herrigunean

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.


21:00
23:00

Urrozko inauteriak

Malerreka Urroz | Ospakizunak

Azken urteetan inauteri ofizialekin batera ospatu dituzte inauteriak urroztarrek. Aurten, ordea, bilera egin ondotik, aitzineratzea adostu dute eta otsailaren 1ean eta 2an, ortzirale eta larunbatean, ospatuko dituzte. Herritarrek mozorroa prestatzeko denbora gutti izan arren, gogoa bizi-bizi dute.

Urrozko inauteriak

Azken urteetan inauteri ofizialekin batera ospatu dituzte inauteriak urroztarrek. Aurten, ordea, bilera egin ondotik, aitzineratzea adostu dute eta otsailaren 1ean eta 2an, ortzirale eta larunbatean, ospatuko dituzte. Herritarrek mozorroa prestatzeko denbora gutti izan arren, gogoa bizi-bizi dute.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»