Bertsolari txapelketaren simulakroa eginen dute otsailaren 1ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 30a, 18:00

Josu Sanjurjo, Iban Garro, Julen Zelaieta eta Eneko Fernandez ariko dira ortziralean 17:30ean Arranoko ganbaran 

Otsailaren 9an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Txapelketa prestatzen hasteko simulakro-saioa antolatu dute Lesakan otsailaren 1ean. Ortziralean 17:30ean hasita, Arranoko ganbaran ariko dira kantari Josu Sanjurjo, Iban Garro eta Eneko Fernandez lesakarrak eta Julen Zelaieta beratarra. Maddi Ane Txoperena izanen da gai-jartzailea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun