‘Nicoren bidaiak’ solasaldia eskainiko dute otsailaren 1ean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 31a, 12:00
Nico Eguibarrek bere bizipenak kontatu eta erakutsiko ditu.

Toki Onako Guraso Elkarteak antolatu du ortziralean 18:00etatik 19:00etara Beralandetan

Nicoren bidaia. Bizitza ikasgaiak izenburua duen solasaldia antolatu du Berako Toki Ona ikastetxeko Guraso Elkarteak, Berako Udalak eta Kultur Batzordeak lagunduta. Otsailaren 1ean, ortziralean 18:00etatik 19:00etara eskainiko dute solasaldia gazteleraz Beralandeta aretoan. Toki Onako Ikasle batzuei ere eskainiko zaie, klase ordutan.

Nico Eguibar izeneko gazte batek, moto istripu larri bat izan zuen, eta horren ondorio latzak nola gainditu zituen kontatuko du (bideo eta argazkiak barne).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun