Larunbata, abuztuak 11



10:00

XI. Burdinaren Eguna

Urdazubiko monastegi inguruan, Xareta Urdazubi | Ospakizunak

Burdin minerala idiek nola ekartzen zuten eta monastegian urrezko txanponengatik nola trukatzen zuten ikusteko modua izanen da Burdinaren Egunaren hamaikagarren edizioa agorrilaren 11n ospatuko da Urdazubin. Horretarako egitarau zabala prestatu dute. Ohikoa denez, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztuko da. 

XI. Burdinaren Eguna Urdazubiko monastegi inguruan

Burdin minerala idiek nola ekartzen zuten eta monastegian urrezko txanponengatik nola trukatzen zuten ikusteko modua izanen da

Burdinaren Egunaren hamaikagarren edizioa agorrilaren 11n ospatuko da Urdazubin. Horretarako egitarau zabala prestatu dute. Ohikoa denez, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztuko da. 


14:00

Lesakako I. Slaloma

Alkaiagako industrialdea, Bortziriak Lesaka | Txapelketa

Larunbatean 16:00etan eginen dituzte entrenamenduak eta 17:00etan manga ofiziala  Ziharka Sport eskuderia berriak antolatuta, Lesakako I. Slalom auto lasterketa eginen dute abuztuaren 11n, larunbatean ALkaiaga industrialdean. Aurtengoan ez da Nafarroako Openerako puntuagarria izanen, baina seguru auto gidari eta ikusle aunitz bilduko direla.

Lesakako I. Slaloma Alkaiagako industrialdea

Larunbatean 16:00etan eginen dituzte entrenamenduak eta 17:00etan manga ofiziala 

Ziharka Sport eskuderia berriak antolatuta, Lesakako I. Slalom auto lasterketa eginen dute abuztuaren 11n, larunbatean ALkaiaga industrialdean. Aurtengoan ez da Nafarroako Openerako puntuagarria izanen, baina seguru auto gidari eta ikusle aunitz bilduko direla.


19:00

XVII. Ramon Latasa Saria

Sunbillako frontoia, Malerreka Sunbilla | Txapelketa

Bortz aizkolari bikoteren arteko lehiaz gain, garai bateko aizkolarien lehia eta Ousmane Drame eta Xanta Sousak marka ahalegina eginen dute txingekin Abuztuaren 11n, larunbatean, 19:00etatik aitzinera Ramon Latasaren omenezko sariketa jokatuko da Sunbillako pilotalekuan hamazazpigarren aldiz. Historiak eman duen aizkolaririk onenetako bat izan zen Ramon  Latasa, eta  urtero bezala, hamar aizkolari onentsuenak ariko dira haren oroimenezko lehiaketan. 

XVII. Ramon Latasa Saria Sunbillako frontoia

Bortz aizkolari bikoteren arteko lehiaz gain, garai bateko aizkolarien lehia eta Ousmane Drame eta Xanta Sousak marka ahalegina eginen dute txingekin

Abuztuaren 11n, larunbatean, 19:00etatik aitzinera Ramon Latasaren omenezko sariketa jokatuko da Sunbillako pilotalekuan hamazazpigarren aldiz. Historiak eman duen aizkolaririk onenetako bat izan zen Ramon  Latasa, eta  urtero bezala, hamar aizkolari onentsuenak ariko dira haren oroimenezko lehiaketan. 



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



10:30
19:00

Javier Cigaren 'Figurazioa eta esentzia' Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.

Javier Cigaren 'Figurazioa eta esentzia' Bertizen Bertizko natur parkean

‘Figurazioa eta esentzia’ ortzegunean inauguratuko da (17:00) eta ikusgai izanen da egunero

Kultur 2018 programazioaren baitan, arte plastikoak Bertizko Jaurerriko Jauregian finkatuko dira uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, aunitzek handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren obrari buruzko ‘Figurazioa eta esentzia’ erakusketarekin.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 19an, ortzegunean 17:00etan eginen dute.



18:30
21:00

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun

Tailerrean edo Lixutegian, Baztan Erratzu | Erakusketak

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.

Diana Iniestaren margolanak ikusgai Erratzun Tailerrean edo Lixutegian

Aurtengo erakusketan Apezetxea eta Cox omenduko ditu

Otsailean New Yorken egon ondotik, ikasitakoa azaleratuz erakusketa ireki du aurten ere Diana Iniesta margolariak. Olio teknikaz egindako formatu handiko lanak, ‘Emotiva’, ‘Studies and sketches’, ‘In Somnia’, ‘En Harlem’ eta ‘Paisaiak’, ikusgai daude Erratzun. Uztailean bere lantokian eta abuztuan Lixutegian ikusi ahal izanen dira, 18:30etik 21:00etara.



12:06
12:06

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak

Plazaola, Leitzaldea

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke. Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).

Aralar ezagutzeko ibilaldi gidatuak Plazaola

Uztailetik irailera bitarte doan izanen dira bisitak. Izen-ematea info@mirua.com edo 608 560369 telefonoan egin daiteke.

Aralar mendilerroa ezagutu nahi dutenek aukera ederra izanen dute uda honetan, Plazaola Partzuergoak, Sakana Garatzen agentziarekin eta Aralarko Elkartearekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu baititu uztailetik irailera. Bisitak doan izanen dira, baina aurretik izena eman beharko da (info@mirua.com edo 608 560369).


19:00
14:00

'7 begirada' erakusketa Berako Kultur Etxean

Bortziriak Bera | Erakusketak

Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.

'7 begirada' erakusketa Berako Kultur Etxean

Zazpi artisten lanak bilduko ditu eta ortziralean 19:00etan eginen dute irekiera ekitaldia

Jokin Arman, Josu Goia, Ignacio Larra, Iciar Mikelperizena, Trini Mikelarena, Juan Carlos Olaetxea eta Oaia Peruarena herriko artisten 7 begirada erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 27tik abuztuaren 19ra Berako Kultur Etxean. Uztailaren 27an, ortziralean 19:00etan irekiko dute. Asteartetik igandera irekiak egonen dira Kultur Etxeko ateak, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Igande eta besta egunetan 10:00etatik 14:00etara irekiko dute. Astelehenetan itxia egonen da, baita abuztuaren 3an, San Esteban egunean ere.



17:30
20:30

Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai

Irisarri etxea, Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. 

Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai Irisarri etxea

Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren azken margolanak ikusgai daude abuztuaren 7tik irailaren 2ra bere etxean, Lesakako Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, arratsaldeko 5:30etik 8:30era. 



20:00
01:00

Zigako San Lorentzo bestak

Baztan Ziga | Bestak

Egun handian Mexikortxo mariatxiak izanen dituzte eta hondarreko egunean, zikiro jatea Bortz eguneko San Lorenzo besta dotoreak prestatu dituzte aurten ere Zigan, denek ongi pasatzeko modukoak.

Zigako San Lorentzo bestak

Egun handian Mexikortxo mariatxiak izanen dituzte eta hondarreko egunean, zikiro jatea

Bortz eguneko San Lorenzo besta dotoreak prestatu dituzte aurten ere Zigan, denek ongi pasatzeko modukoak.



10:30
04:00

Sunbillako Santiburtzio bestak

Malerreka Sunbilla | Bestak

Ortzirale arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen, frontenis txapelketako finalak, haurrendako herri-kirol probak eta txirrindularitza proba izanen dute Abuztuaren 10etik 14ra, ortziraletik asteartera ospatuko dituzte Sunbillan Santiburtzio bestak. Ortziralean 20:00etan botako dute txupinazoa,baina aitzinetik, ortzirale goizean frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte eta arratsaldean haurrendako herri-kirol probak eta txirrindula proba. Larunbatean ospatuko dute San Tiburtzio egun handia.

Sunbillako Santiburtzio bestak

Ortzirale arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen, frontenis txapelketako finalak, haurrendako herri-kirol probak eta txirrindularitza proba izanen dute

Abuztuaren 10etik 14ra, ortziraletik asteartera ospatuko dituzte Sunbillan Santiburtzio bestak. Ortziralean 20:00etan botako dute txupinazoa,baina aitzinetik, ortzirale goizean frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte eta arratsaldean haurrendako herri-kirol probak eta txirrindula proba. Larunbatean ospatuko dute San Tiburtzio egun handia.


11:30
23:50

Leitzako Santiburtzio pestak abuztuaren 10etik 15era ospatuko dituzte

Leitzaldea Leitza | Bestak

Gabriel Saralegik piztuko du txupinazoa ostiral arratsaldeko 6etan eta Plazaola aldizkariko azalen egileak, Jon Arrizurieta, Haizea Saenz, Saioa Sagastibeltza, Leire Retegi, Paula Perurena eta Haizea Azpiroz sarituko dituzte  Asteburu honetan Plazaola aldizkaria banatzen eta haurren ospakizuneta ibili badira ere, abuztuaren 10ean, ostiralean 18:00etan botako du Gabriel Saralegik Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa eta sariak emanen dizkiete Plazaola aldizkariko egileei. Baina pesta goizetik hasiko da, kuadrillen arteko herri-kirolekin, elkartasun manifestazioarekin, jubilatuen eta herri bazkariarekin. Ondotik, sei eguneko ospakizun dotoreak izanen dituzte. Santiburtzio egunean, Ezpatadantza ikustera korporazioarekin esertzeko Mikel Nieve txirrindularia eta Nerea Zabaleta ikerlari eta zientzilaria gonbidatu dituzte.

Leitzako Santiburtzio pestak abuztuaren 10etik 15era ospatuko dituzte

Gabriel Saralegik piztuko du txupinazoa ostiral arratsaldeko 6etan eta Plazaola aldizkariko azalen egileak, Jon Arrizurieta, Haizea Saenz, Saioa Sagastibeltza, Leire Retegi, Paula Perurena eta Haizea Azpiroz sarituko dituzte 

Asteburu honetan Plazaola aldizkaria banatzen eta haurren ospakizuneta ibili badira ere, abuztuaren 10ean, ostiralean 18:00etan botako du Gabriel Saralegik Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa eta sariak emanen dizkiete Plazaola aldizkariko egileei. Baina pesta goizetik hasiko da, kuadrillen arteko herri-kirolekin, elkartasun manifestazioarekin, jubilatuen eta herri bazkariarekin. Ondotik, sei eguneko ospakizun dotoreak izanen dituzte. Santiburtzio egunean, Ezpatadantza ikustera korporazioarekin esertzeko Mikel Nieve txirrindularia eta Nerea Zabaleta ikerlari eta zientzilaria gonbidatu dituzte.


18:30
22:00

Festaurre kulturala Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Programa zaharren erakusketa, Inun-en kontzertu akustikoa eta Maider Garin Bakero ipuin kontalaria izanen dituzte Goizuetako festetako txupinazoa abuztuaren 14an, datorren astearte eguerdian botako bada ere, asteburu honetarako festaurre kulturala antolatu du Udalak labaderoan. 

Festaurre kulturala Goizuetan

Programa zaharren erakusketa, Inun-en kontzertu akustikoa eta Maider Garin Bakero ipuin kontalaria izanen dituzte

Goizuetako festetako txupinazoa abuztuaren 14an, datorren astearte eguerdian botako bada ere, asteburu honetarako festaurre kulturala antolatu du Udalak labaderoan. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»