Leitzako Santiburtzio pestak abuztuaren 10etik 15era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 7a, 11:48
Larunbateko Makildantzak korporazioarekin batera ikustera, Mikel Nieve txirrindularia eta Nerea Zabaleta zientzilaria gonbidatu ditaste.

Gabriel Saralegik piztuko du txupinazoa ostiral arratsaldeko 6etan eta Plazaola aldizkariko azalen egileak, Jon Arrizurieta, Haizea Saenz, Saioa Sagastibeltza, Leire Retegi, Paula Perurena eta Haizea Azpiroz sarituko dituzte 

Asteburu honetan Plazaola aldizkaria banatzen eta haurren ospakizuneta ibili badira ere, abuztuaren 10ean, ostiralean 18:00etan botako du Gabriel Saralegik Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa eta sariak emanen dizkiete Plazaola aldizkariko egileei. Baina pesta goizetik hasiko da, kuadrillen arteko herri-kirolekin, elkartasun manifestazioarekin, jubilatuen eta herri bazkariarekin. Ondotik, sei eguneko ospakizun dotoreak izanen dituzte. Santiburtzio egunean, Ezpatadantza ikustera korporazioarekin esertzeko Mikel Nieve txirrindularia eta Nerea Zabaleta ikerlari eta zientzilaria gonbidatu dituzte.

 

ABUZTUAK  10, ostirala

11:30 Kuadrillen arteko herri-kirolak plazan. 13:00 Elkartasun manifestazioa. 13:30 Jubilatuen bazkaria. 14:00 Herri bazkaria karrapen, musikaz alaiturik. 18:00 Txupinazoa eta Plazaola Aldizkariko azalaren egileei sari ematea.  Ondoren, Incansables txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak eta buruhaundiak herrian barrena kalejiran aterako dira. Ondoren, zuzeneko musika emanaldia Aurrerako atarian. 22:00 Zezensuzkoa. 23:00 Tximeleta taldea plazan. 01:00 Incansables txarangaren kalejira.

 

ABUZTUAK  11, larunbata

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 10:30 Meza ondoren, hamaiketakoa Karrapen. 12:00 Aurrera Dantza Taldeko Ezpatadantzariak plazan. Ondoren, afizionatuen arteko pilota partidak plazan. 13:00 Aurreratik Incansables txaranga aterako da.  17:00  Leitzeko Bertso Eskolako bertsolariak Aurreran. 18:00 Zezenak plazan. 19:00 Herri kirolak plazan. Ondoren, gozokiak banatuko dira. 19:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak. 21:00 Leitzeko ingurutxoa nahi duten guztientzat. 22:00 Zezensuzkoa. 23:00 Kontzertuak plazan: Koban eta Katez taldeak. 01:00 Incansables txarangaren kalejira.

 

ABUZTUAK  12, igandea

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 11:00 Pilota partida plazan: Patri Espinar-Maite Ruiz de Larramendi | Olatz Arrizabalaga-Leire Etxaniz. 12:00 Paella lehiaketa. 12:00 Erraldoiak aterako dira plazatik. 13:00 Incansables txaranga karrapean. 17:00 Zezenak plazan. 19:00 Aurrerako dantzarien emanaldia plazan. Ondoren, gozokiak banatuko dira. 20:00 Rock Kalean Peritzeko ataritik abiatuta. 20:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak Aurreratik aterako dira. 22:00 Zezensuzkoa. 23:00 Oihan Vega plazan. 03:00 Leitzako ingurutxoa nahi duen guziarentzat.

 

ABUZTUAK  13, astelehena

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 11:30 Txoro Txaranga beheko txoznatik abiatuta. 13:00 Incansables txaranga plazan.  14:30 Gazte bazkaria Karrapen. 18:00 Bertsolariak plazan. Maialen Lujanbio Zugasti, Aitor Mendiluze Gonzalez, Julio Soto Ezkurdia, Nerea Elustondo Plazaola, Joanes Illarregi Marzol eta Xabat Illarregi Marzol. Ondoren, gozokiak banatuko dira. 18:00 Jokoak herrian barna Iruindarock elektrotxarangarekin. 19:30 Incansables txaranga eta buruhaundiak Aurreratik aterako dira. 22:00 Zezensuzkoa. 00:00 Esne Beltza plazan. 01:00 Incansables txarangaren kalejira. 03:00 DJ sorpresa Atekabeltzen.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 12:00 Umeentzako aparra plazan. 13:00 Txakolin dastaketa Karrapen.  13:00 Incansables txaranga aterako da Aurreratik. 17:00 Zezenak plazan. Ondoren, gozokiak banatuko dira. 18:30 Zuzeneko musika emanaldia Aurrerako atarin. Ondoren, Incansables txaranga eta buruhaundiak aterako dira. 19:00 Pilota partida profesionalak Amazabal pilotalekuan Asegarce-ren eskutik: Agirre-Zabala | Peña II-Galartza eta Olaizola II-Imaz | Bengotxea VI-Albisu. 21:30 Zezensuzkoa. 22:00 Herri afaria plazan. 01:00 Incansables txaranga.

 

ABUZTUAK  15, asteazkena

08:00 Diana txistulariekin. 09:00 Entzierroa eta behiak plazan. 12:00 Herri-kirolak plazan. 13:00 Incansables txarangaren erronda. 14:30 Aurrerako bazkideen bazkaria elkartean. 18:00 Helduen entzierroa eta ondoren zezenak plazan. 19:00 Helduen ingurutxoa plazan. Ondoren, gozokiak banatuko dira. 22:00 Suzko zezena. 23:00 Suakai taldea plazan. Ondoren, pobredemie Incansables txarangarekin.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun