Sunbillako Santiburtzio bestak abuztuaren 10etik 14ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 8a, 06:30
Sunbillako dantzariak emanaldia eskainiko dute larunbat eguerdian.

Ortzirale arratseko 8etan botako den txupinazoa baino lehen, frontenis txapelketako finalak, haurrendako herri-kirol probak eta txirrindularitza proba izanen dute

Abuztuaren 10etik 14ra, ortziraletik asteartera ospatuko dituzte Sunbillan Santiburtzio bestak. Ortziralean 20:00etan botako dute txupinazoa,baina aitzinetik, ortzirale goizean frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte eta arratsaldean haurrendako herri-kirol probak eta txirrindula proba. Larunbatean ospatuko dute San Tiburtzio egun handia.

 

ABUZTUAK  10, ortziralea

10:30 Frontenis txapelketako finalak. 16:30 Haurrendako herri-kirol probak taldeka. Txirrindula proba ikusgarria. 20:00 Suziria herriko etxetik, erraldoiak, buruhaundiak, gaiteroak eta Elutxa txarangak alaiturik. 21:30 Zopak Ulibeltzak elkartean. 00:30 Kontzertuak Azken hatsa, Altxatu eta Ingo al deu? taldeekin.

 

ABUZTUAK  11, larunbata

09:30 Argisoinuak gaiteroekin. 11:00 Meza nagusia Tiburtzio Deunaren omenez. 12:15 Sunbillako dantzarien emanaldia eta luntxa plazan. 19:00 XVII. Ramon Latasa Saria. 19:00 Beti Gazte dantza taldeko emakumeak plazan. 22:00 Zezensuzkoa plaza inguruan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Laiotz taldearekin.

 

ABUZTUAK  12, igandea

09:30 Argisoinuak. 11:00 Herri-krosa Ulibeltzak Elkartetik hasita. 17:00 VII. Memorial Miguel Latasa, profesionalen pilota eta erremonte jaialdia: eskuz binakako partida: Ugalde-Jaunarena | P. Etxeberria-Martinez. Eskuz binakako partida: Altuna III-Martija | Ezkurdia-Zabaleta. Erremonte partida: Ezkurra-Etxeberria III | Zeberio II-Jon. 19:00 Zunba plazan. 20:00 Ogitarteko jatea plazan (3 eurotan) Guraso Elkarteak antolatuta. 22:00 Zezensuzkoa plaza inguruan. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Azanza DJarekin.

 

ABUZTUAK  13, astelehena

09:30 Argisoinuak. Goizez eta arratsaldez Tren txu-txua herrian barna. 11:00 Toka txapelketa plazan. 14:00 Kuadrillen bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Bazkalondoan, ura-ura Eonian Elektrotxarangak alaiturik. 16:00 Ura eskatzea gaztetxoekin (irteera plazatik). Harbiztin (partxis pisuetan) Espuma Festa. 18:00 Aitzur eta zartagin tiraketa (igerileku ondoko belagian). 20:00 Tortilla eta postre lehiaketa. Ondoren pintxo dastaketa eta sagardoa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Tirry&Teri DJ-arekin.

 

ABUZTUAK  14, asteartea

09:30 Argisoinuak. 10:00 Mus txapelketa. 11:30-13:00 eta 16:30-19:00 Haurrendako jokoak Colorin Espectaculo-rekin. 20:00-22:00 Musika Iñaki Vizcay-ekin. 22:00 Herri-afaria Ulibeltzak Elkarteak antolatuta. 22:00 Zezensuzkoa plaza inguruan. 00:00-01:30 Chuchin IbaÒez y los Charros. 01:30-04:00 Musika Iñaki Vizcay-ekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun