Herria aitzineko asteburutik mugiaraziz
Oro har, «herriko lasterketak» nahiago baditu ere, Lizarrako bizikleta taldean ari denez, urtean zehar lasterketa gehienak han jokatzen ditu. Aurten «kadete mailan» dago eta taldearekin Valentzia eta Alacanten ere ibili da.
Hankak ez ezik, besoak astintzen ere trebea da Herrera. Hortaz, bestetako frontenis txapelketan izena eman zuen: «aurten txapelketan 32 bikote ari gara, harrituta gelditu gara parte-hartze kopuruarekin». Herriko bestetan bizikleta eta erraketa guztiz baztertzen ez baditu ere, «besta lehenesten dut». Hain zuzen horrexegatik, «azken urteetan» ez du herri-krosean parte hartzen: «ohatzean gelditzen naiz».
Eguna irauliz
Egunez «ahal bezainbertze lo egin eta deskantsatuz» eta gauez «bestan» pasatzen ditu bortz egunak: «ahal den bezala bizi ditut bestak» dio irriz. Halere, Peñen Egunean «eguneko saltsa hori herri guttitan izaten dena delako» ez du hutsik egiten. Egunekoari gauez segida emateko «gustuko dudan musika-talderen bat» ekarriko luke sunbildar gazteak. Gainerakoan, ez du uste egitarauan aldaketarik behar denik. Jarrera bestazalea izanez gero gutti aski den seinale…