Zigako San Lorenzo bestak abuztuaren 9tik 13ra prest

Zigako San Lorenzo bestak abuztuaren 9tik 13ra prest
Gan den urteko bestetan, zikiroko baztan-zopak zukutzen.

Egun handian Mexikortxo mariatxiak izanen dituzte eta hondarreko egunean, zikiro jatea

Bortz eguneko San Lorenzo besta dotoreak prestatu dituzte aurten ere Zigan, denek ongi pasatzeko modukoak.

 

ABUZTUAK 9, ORTZEGUNA

BEZPERA

20:00etan txupinazoa eta ezkil jotzea,

20:15ean herriko trikitilariak herrian barna.

21:00etan Baztan-zopak.

00:00etan dantzaldia Salaberrirekin.

 

ABUZTUAK 10, ORTZIRALEA              

SAN LORENZO EGUNA

10:00etan dianak herriko trikitilariekin.

11:00etan Meza Nagusia.

12:00etan luntxa plazan.

19:00etan Mexikortxo mariatxiak.

20:00etan dantzaldia Hauspolariek taldearekin, ondotik

joaldunak eta txalaparta.

22:30ean xingar jatea.

 

ABUZTUAK 11, LARUNBATA

GAZTE EGUNA

10:00etan dianak herriko trikitilariekin.

14:00etan herri-bazkaria.

20:00etan Gabenara taldearekin dantzaldia.

22:00etan herri-afaria.

00:00etan Gabenara taldearekin dantzaldia.

(Gan-torri autobusa ibiliko da herriz-herri).

 

ABUZTUAK 12, IGANDEA

HAURREN EGUNA

10:00etan dianak herriko trikitilariekin.

11:00etan haurrendako jokoak.

14:00etan haurren bazkaria.

17:00etan puzgarriak.

17:30ean mus txapelketa.

19:00etan txokolatada.

20:00etan Frantziskorekin dantzaldia.

 

ABUZTUAK 13, ASTELEHENA

ZIKIRO JATEA

10:00etan dianak herriko trikitilariekin.

11:30ean haurren frontenis txapelketa.

14:00etan zikiro jatea.

20:00etan dantzaldia Beñatekin.

23:00etan xingar jatea.

00:00etan Gaixoa Ni eta dantzaldia Beñatekin.

Erlazionatuak

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.

Izan zaitez harpidedun