Lan horiekin batera, bere tailerrean eta kanpoan egindako lanak ikusteko aukera eskainiko die bisitariei. Hainbat lan ikusi ahal izanen dira: haurrak eta helduak, Baztan hezearen paisaiak, leihotik ikusitako Harlemeko irudi hotzak, Donibane Garaziko itsasoaren argi eta zakartasunarekin amesteko lanak…
Margolanak, bideoak eta olerkiak ikusgai
Aurtengo erakusketaren berrikuntza nagusi gisa, Diana Iniestak Jose Maria Apezetxea eta Peter Cox margolariak, azken urteetan bere erreferentzia izan direnak, omenduko ditu. Joan den urteko irailean hil ziren biak, baina beraien oroimena itzal ez dadin, horien lanak ere ikugai izanen dira Iniestaren erakusketan. Era berean, Mikel Esparzak Diana Iniestari egindako erretratoa ere erakusketan izanen da. Areago, margolan horiek guztiak ez ezik, Manhattanen grabaturiko bideoa eta bertan idatzitako olerkiak ere bildu ditu.
Inaugurazioa eta bisita gidatuak
Musika eta olerkiz hornitutako inaugurazioa abuztuaren 10ean izanen da, 18:30ean. Hortik aitzinera, 8an bertan, 9an, 10ean, 18an, 19an, 20an, 21ean, 28an, 29an eta 30ean, 19:00etan, bisita gidatuak eskainiko dituzte.