Burdinaren Egunaren hamaikagarren edizioa eginen dute agorrilaren 11n Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 9a, 07:27
Bizkaiko meatzeetako burdin minerala urrearen truke salduko diote Urdazubiko monastegiari.

Burdin minerala idiek nola ekartzen zuten eta monastegian urrezko txanponengatik nola trukatzen zuten ikusteko modua izanen da

Burdinaren Egunaren hamaikagarren edizioa agorrilaren 11n ospatuko da Urdazubin. Horretarako egitarau zabala prestatu dute. Ohikoa denez, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztuko da. 

 

Izan ere, meatzeetatik Monasteriora eramaten zuten, eta abadeari ematen zitzaion, urrezko txanpon batzuen truke. Gainera artisautza azoka, zikiroa, solasaldia, Bankako Menditarrak eta mariatxien emanaldia eta bertze izanen dira.

 

Egitaraua

10:00etan Artisautza azoka eta haurrentzako jokoak.

12:00etan burdin mineralez kargatuak dauden orgak, idiek tiratuta ailegatuko dira Monastegira. Burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia.

13:15ean Zentro Kulturalean solasaldia izanen da: Enkarterriko Trueba dokumentazio eta zabalkunde zentroko koordinatzailea den Ricardo Santamariak ‘Enkaterritik Urdazubirat, burniaren mineralaren ibilbidea’ hitzaldia eskainiko du.

14:30ean “Zikiro jate” herri bazkaria (Mechoui).

16:00etan Bankako Menditarrak taldearen kantaldia eta mariatxiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun