Bost bikotetan ariko dira lehian: Aitzol Atutxa II.a eta Julen Alberdi ‘Txikia’; Donato Larretxea eta Iker Vicente; Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugertza; Joseba Otaegi eta Jon Rekondo eta Ruben Saralegi eta Xabier Orbegozo Arria V.a. Bikote bakoitzak hamar kanaerdiko eta sei 60 ontzako ebaki beharko ditu.
Ekitaldi berean, Nafarroako eta Gipuzkoako aizkolari beteranoen arteko lehia berezia ikusiko da. Alde batetik Migel Mindegia eta Patxi Astibia eta bertzetik, Angel Arrospide eta Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a neurtuko dira. Bikote bakoitzak sei kana-erdiko ebaki beharko ditu.
Jaialdi honen barrenean, Barakaldon bizi den Ousmane Drame senegaldarra munduko marka hobetzen ahaleginduko da 100 kiloko txingekin. Xanta Sousa Lesakan bizi den brasildarrak ere marka ahalegina egiteko asmoa dauka, eta 50 kiloko txingak erabiliko ditu esku bakoitzean. Orain bi urte 6 plaza eta 17 metro egin zituen eta marka hori hobetu nahi du.