Festaurre kulturala antolatu dute Goizuetan abuztuaren 10 eta 11n

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 6a, 11:41
Inun abeskariak kontzertua akustikoa eskainiko du ostiral gauean labaderoan.

Programa zaharren erakusketa, Inun-en kontzertu akustikoa eta Maider Garin Bakero ipuin kontalaria izanen dituzte

Goizuetako festetako txupinazoa abuztuaren 14an, datorren astearte eguerdian botako bada ere, asteburu honetarako festaurre kulturala antolatu du Udalak labaderoan. 

 

Abuztuaren 10 eta 11n, programa zaharren erakusketa eginen dute, ostiralean eta karunbatean 18:30etik 20:30era zabalik.

Abuztuaren 10ean, ostiralean 22:00etan kontzertu akustikoa eskainiko du Inun abeslariak.

Abuztuaren 11n, larunbatean 19:00etan ‘Paperezko gizon-emakumeak’ ipuin kontaketa izanen dute haurrentzat, Maider Garin Bakeroren eskutik.

 

Umeentzako ekitaldiak igandean

Abuztuaren 12an, igandean, festai aurre hartuz, Umeen Eguna ere izanen dute Goizuetan. 08:00etan Aurorak Umore Ona elkartearen eskutik. 09:00etan Irumaita txaranga herrian barna. 11:00etan Meza. 12:00etan pilota partidak herriko pilota eskolako haurrekin. 14:00etan umeen bazkaria ikastolan. 16:30ean zezenak eta poniak plazan. Ondoren haurrentzako merienda. 19:00etan DJ Porru plazan. 20:30ean Goittikiren aldeko bingoa ikastolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun