Lesakako I. Slalom auto lasterketa eginen dute abuztuaren 11n Alkaiagako industrialdean

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 10a, 10:55
Lesakako I. Slalomeko kartela.

Larunbatean 16:00etan eginen dituzte entrenamenduak eta 17:00etan manga ofiziala 

Ziharka Sport eskuderia berriak antolatuta, Lesakako I. Slalom auto lasterketa eginen dute abuztuaren 11n, larunbatean ALkaiaga industrialdean. Aurtengoan ez da Nafarroako Openerako puntuagarria izanen, baina seguru auto gidari eta ikusle aunitz bilduko direla.

 

Alkaiagako industrialdean 14:00etan hasiko dira lehen egiaztapenak, 15:20an pilotoen Briefing-a eginen dute, 16:00etan entrenamenduak eta 17:00etan txapelketa ofiziala. Sari banaketa 20:30ean eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun