Uztailaren 27an eta abuztuaren 5ean eta 24an Aralarko trikuharriak ezagutzeko lau kilometrotako ibilbidea prestatu dute; uztailaren 20an eta abuztuaren 10ean eta 19an, Iribasko iturburura joateko aukera izanen da bost kilometrotako ibilaldia eginez; uztailaren 14an eta 28an, abuztuaren 11n eta irailaren 1ean, pagadiak eta behatokiak ezagutzeko zortzi kilometrotako ibilbidea prestatu dute eta uztailaren 22an, abuztuaren 4an, 17an eta 25ean eta irailaren 8an Aralarko paisaiak ezagutzeko irteerak eginen dituzte, 12-14 kilometrotakoak. Santutegia, Medukiloko leizeak eta santutegiko indusketak ikusteko beste bisitak eskainiko dituzte, baina ez doan. Bestalde, San Migel Santutegiaren parean informazio puntua jarriko dute.