Larunbata, ekainak 16



08:00
15:00

Udakolore balkoi lehiaketa Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Lehiaketak

Ekainaren 16an aukeratuko dute irabazlea Goizuetako Udalak, herriaren itxura hobetzeko asmoz, Udakolore Balkoi Lehiaketa eginen du, lehendabizikoz. Ekainaren 16an aukeratuko dute balkoi ederrenaren jabea eta herriko merkatal guneetan gastatzeko 150 euroko saria jasoko du.

Udakolore balkoi lehiaketa Goizuetan

Ekainaren 16an aukeratuko dute irabazlea

Goizuetako Udalak, herriaren itxura hobetzeko asmoz, Udakolore Balkoi Lehiaketa eginen du, lehendabizikoz. Ekainaren 16an aukeratuko dute balkoi ederrenaren jabea eta herriko merkatal guneetan gastatzeko 150 euroko saria jasoko du.


09:00
14:00

Larreen Eguna Leitzan

Leitzako plazatik abiatuta, Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Telleria baserria bisitatuko dute, Mukarrainen geldialdia eginen dute aziendak jarretan ikusteko eta gosari txiki batekin bukatuko dute besta Joan den urtean, Leitza Kontsumituz partaidetza prozesuan ekintza plana osatzeko bildutako ekarpenak honako helburuotara begira eraiki ziren: lehen sektorea eta bertako produktuak ikustaraztea; ekikadura burujabetzaren ikuspegitik hausnarketa egitea; eta bertako  produktuen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzea. Lehen sektoreko lanak ikustarazteko ekimenen harira, Bertatik Bertara dinamika osatzen duten Leitza eta Aresoko Udalak, LeitzEKO Kontsumo taldeak, ekoizleak... Larreen Eguna antolatu dute. Antolatze-lanetan Mendibil Mendi Taldearen eta Alke Kultur Elkartearen laguntza izan dute.

Larreen Eguna Leitzan Leitzako plazatik abiatuta

Telleria baserria bisitatuko dute, Mukarrainen geldialdia eginen dute aziendak jarretan ikusteko eta gosari txiki batekin bukatuko dute besta

Joan den urtean, Leitza Kontsumituz partaidetza prozesuan ekintza plana osatzeko bildutako ekarpenak honako helburuotara begira eraiki ziren: lehen sektorea eta bertako produktuak ikustaraztea; ekikadura burujabetzaren ikuspegitik hausnarketa egitea; eta bertako  produktuen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzea. Lehen sektoreko lanak ikustarazteko ekimenen harira, Bertatik Bertara dinamika osatzen duten Leitza eta Aresoko Udalak, LeitzEKO Kontsumo taldeak, ekoizleak... Larreen Eguna antolatu dute. Antolatze-lanetan Mendibil Mendi Taldearen eta Alke Kultur Elkartearen laguntza izan dute.


10:00
20:00

Urrotz Hiria-Urroz senidetzea

Malerreka Urroz | Ospakizunak

Izen bera duten Nafarroako bi herrien arteko topaketa eginen dute eta hogei gazte etortzekoak dira Malerrekara Iruñerritik Nafarroan bi Urroz daudela herrian ttikitatik dakigun zerbait da. Gehienek seguraski ez dugu bertze herria ezagutuko baina jendeak biak nahasi izanagatik entzutea badugu. Horren harira, senidetze besta antolatu da eta  20 gazteko talde bat etortzekoa da gurera. 

Urrotz Hiria-Urroz senidetzea

Izen bera duten Nafarroako bi herrien arteko topaketa eginen dute eta hogei gazte etortzekoak dira Malerrekara Iruñerritik

Nafarroan bi Urroz daudela herrian ttikitatik dakigun zerbait da. Gehienek seguraski ez dugu bertze herria ezagutuko baina jendeak biak nahasi izanagatik entzutea badugu. Horren harira, senidetze besta antolatu da eta  20 gazteko talde bat etortzekoa da gurera. 


11:00
18:00

Ikasturte bukaerako besta Irain eskolan

Irain eskola, Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Larunbat goizean tailerrak eta herri kirol erakustaldia izanen dute eta gero bazkaria eta dantzaldia  Larunbat honetan, hilak 16, Ikasturte bukaerako besta eginen dute Lesakako Irain eskola publikoan, Guraso Elkarteak antolatuta. Larunbat goizeko 11etatik aintzinera, herritar guztientzat tailerrak eta Herri Kirol erakustaldia izanen dituzte, Igantziko haurren taldearen eskutik. Eguraldia lagun bada eskolako pistan eginen djte eta bertzela frontoian. Ondoren,14:00etan eskolako haur, guraso eta irakasleen bazkaria eginen dute eta arratsaldean dantzaldia. 

Ikasturte bukaerako besta Irain eskolan Irain eskola

Larunbat goizean tailerrak eta herri kirol erakustaldia izanen dute eta gero bazkaria eta dantzaldia 

Larunbat honetan, hilak 16, Ikasturte bukaerako besta eginen dute Lesakako Irain eskola publikoan, Guraso Elkarteak antolatuta. Larunbat goizeko 11etatik aintzinera, herritar guztientzat tailerrak eta Herri Kirol erakustaldia izanen dituzte, Igantziko haurren taldearen eskutik. Eguraldia lagun bada eskolako pistan eginen djte eta bertzela frontoian. Ondoren,14:00etan eskolako haur, guraso eta irakasleen bazkaria eginen dute eta arratsaldean dantzaldia. 


20:00
21:30

Jeiki abesbatzaren kontzertua komentuan

Komentuko eliza, Lesaka | Kontzertuak

Giltzarrik antolatuta, larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxeko komentuan Giltzarri Abesbatzak antolatuta, Leitzako Jeiki abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 16an, larunbatean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko komentuan. Zenbait loteren zozketak eginen dituzte emanaldiaren ondotik eta bildutakoa Tantirumairu ikastolarentzat izanen da.

Jeiki abesbatzaren kontzertua komentuan Komentuko eliza

Giltzarrik antolatuta, larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxeko komentuan

Giltzarri Abesbatzak antolatuta, Leitzako Jeiki abesbatzak kontzertua eskainiko du ekainaren 16an, larunbatean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko komentuan. Zenbait loteren zozketak eginen dituzte emanaldiaren ondotik eta bildutakoa Tantirumairu ikastolarentzat izanen da.


09:30

Baztango IV. Gazte Eguna

Baztan Elizondo | Ospakizunak

Larunbatean Elizondon hainbat ekitaldi antolatu dituzte IV. Baztango Gazte Eguna ospatuko dute ekainaren 16an Elizondon. Larunbat goizeko 9:30ean Gazte Olinpiadak izanen dituzte. Irabazleek bazkaria debalde izanen dute. 14:00etan bazkaria. Txartelak Intza ostatuan salgai daude, 15 euroren truke. Ekainaren 14a izanen da izena emateko hondar eguna.

Baztango IV. Gazte Eguna

Larunbatean Elizondon hainbat ekitaldi antolatu dituzte

IV. Baztango Gazte Eguna ospatuko dute ekainaren 16an Elizondon. Larunbat goizeko 9:30ean Gazte Olinpiadak izanen dituzte. Irabazleek bazkaria debalde izanen dute. 14:00etan bazkaria. Txartelak Intza ostatuan salgai daude, 15 euroren truke. Ekainaren 14a izanen da izena emateko hondar eguna.


10:00

Doneztebe Futbol Taldearen Eguna

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Egun osoko ekitaldiak herri afariarekin eta dantzaldiarekin borobilduko dituzte 214 neska-mutil ibili dira aurten Doneztebe Futbol Taldean, hamabi taldetan banaturik, eta hilabeteetako lanaren ondotik, ailegatu zaie maletak, botak, kamisetak… ongi garbituta, heldu den denboraldirako gordetzeko tenorea. Baina hori larunbat honetako ospakizunaren ondotik eginen dute, Doneztebe Futbol Taldearen Eguna antolatu baitute, Udalaren eta GazteBurrunba kultur elkartaren laguntzaz.

Doneztebe Futbol Taldearen Eguna

Egun osoko ekitaldiak herri afariarekin eta dantzaldiarekin borobilduko dituzte

214 neska-mutil ibili dira aurten Doneztebe Futbol Taldean, hamabi taldetan banaturik, eta hilabeteetako lanaren ondotik, ailegatu zaie maletak, botak, kamisetak… ongi garbituta, heldu den denboraldirako gordetzeko tenorea. Baina hori larunbat honetako ospakizunaren ondotik eginen dute, Doneztebe Futbol Taldearen Eguna antolatu baitute, Udalaren eta GazteBurrunba kultur elkartaren laguntzaz.


10:00

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa Arizkunenea

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da

Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.


11:00

Etxalarko Haurraren Eguna

Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Ortziralean kontzertua eta erakusketa eginen dituzte eta igandean, egun osoko ospakizuna Guraso Elkarteak, Udalak, Altxata  Kultura eta Kirol Elkarteak eta Landagain eskolak antolatuta, ekainaren 15 eta 17an Haurraren Eguna ospatuko dute Etxalarren. 

Etxalarko Haurraren Eguna

Ortziralean kontzertua eta erakusketa eginen dituzte eta igandean, egun osoko ospakizuna

Guraso Elkarteak, Udalak, Altxata  Kultura eta Kirol Elkarteak eta Landagain eskolak antolatuta, ekainaren 15 eta 17an Haurraren Eguna ospatuko dute Etxalarren. 


12:00

Eugenio Llamosasen margo erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.

Eugenio Llamosasen margo erakusketa Arizkunenea

Egunero irekia egonen da, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara

Eugenio Llamosas margolariaren margo erakusketa irekiko dute Arizkunenea Kultur Etxean ekainaren 1etik 24ra. Sortzez Castro Urdialeskoa (Kantabria), Baztango Eskolako kide den Llamosas-en margolanak lehen ere ikusgai izan dira Arizkunenean. Egunero irekia egonen da erakusketa, 12:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.


14:56

Kultur Aroa

Leitza, Leitzaldea Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kultur Aroa Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte

Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.


17:30

Hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko ikastaroa

Mendialdea Mankomunitatean, Leitzaldea Leitza | Ikastaroak

Ekainaren 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak eta ekainaren 7ra bitarte eman daiteke izena Mendialdea Mankomunitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, elkarlanean, hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko formazioa antolatu dute. Hiru saio izanen dira, ekainaren 14an hasita, ostegunetan. Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitarte bilduko dira.

Hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko ikastaroa Mendialdea Mankomunitatean

Ekainaren 14an, 21ean eta 28an izango dira saioak eta ekainaren 7ra bitarte eman daiteke izena

Mendialdea Mankomunitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, elkarlanean, hondakin bereziak eta materia organikoa kudeatzen ikasteko formazioa antolatu dute. Hiru saio izanen dira, ekainaren 14an hasita, ostegunetan. Arratsaldeko 17:30etik 20:00etara bitarte bilduko dira.


18:00

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak

Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute

Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.


20:00

Altzateko bestak

Bortziriak Bera | Ospakizunak

Hainbat ekitaldi izanen dituzte ekainaren 15etik 17ra Berako auzoan, tartean ‘Pintxo-Jira’, ostatuen arteko pintxo lehiaketa Altzateko bestak ospatuko dituzte ekainaren 15etik 17ra, egitarau zabalarekin. Pintxo-Jira, ostatuen arteko pintxo lehiaketa ere izanen dute.

Altzateko bestak

Hainbat ekitaldi izanen dituzte ekainaren 15etik 17ra Berako auzoan, tartean ‘Pintxo-Jira’, ostatuen arteko pintxo lehiaketa

Altzateko bestak ospatuko dituzte ekainaren 15etik 17ra, egitarau zabalarekin. Pintxo-Jira, ostatuen arteko pintxo lehiaketa ere izanen dute.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Uztaila
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»