Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 13a, 07:34
Dantzariek bere saioa eskainiko dute igande eguerdian.

Hainbat ekitaldi izanen dituzte ekainaren 15etik 17ra Berako auzoan, tartean ‘Pintxo-Jira’, ostatuen arteko pintxo lehiaketa

Altzateko bestak ospatuko dituzte ekainaren 15etik 17ra, egitarau zabalarekin. Pintxo-Jira, ostatuen arteko pintxo lehiaketa ere izanen dute.

 

Ortziralea, ekainak 15

• 20:00etan Altzateko plazan txupinazoa bota eta goxokiak banatuko dituzte. Ondoren karriketan barna erraldoi, buruhandi eta txistulariekin.

• 20:30ean bertso-poteoa Bera, Durango eta Usurbilgo bertso eskolekin.

• 22:30ean suzko zezena.

• Arratsean, kontzertuak.

 

Larunbata, ekainak 16

• 12:00etan bermuteo-kalejira, Bera-Lesakako soinulariekin.

• 14:00etan auzo bazkaria Uraldea karrikan, zikiro jatea. Txartelak Purienean eta ostatuetan salgai daude, 20 eurotan. Small Band-ekin bazkalondo animatua izanen da.

• 19:30ean batukada.

• 22:30ean suzko zezena.

 

Igandea, ekainak 17

• 12:00etan euskal dantzak Altzateko plazan.

• 16:00etan haur jolasak suhiltzaileen parkean: apar piszina, tirolina…

• 18:00etan funky dantzak Altzateko plazan.

• 20:00etan boleto eta pintxo-jira zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun