Larunbat goizean tailerrak eta herri kirol erakustaldia izanen dute eta gero bazkaria eta dantzaldia
Larunbat honetan, hilak 16, Ikasturte bukaerako besta eginen dute Lesakako Irain eskola publikoan, Guraso Elkarteak antolatuta. Larunbat goizeko 11etatik aintzinera, herritar guztientzat tailerrak eta Herri Kirol erakustaldia izanen dituzte, Igantziko haurren taldearen eskutik. Eguraldia lagun bada eskolako pistan eginen djte eta bertzela frontoian. Ondoren,14:00etan eskolako haur, guraso eta irakasleen bazkaria eginen dute eta arratsaldean dantzaldia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.