Haurraren Eguna ospatuko dute asteburuan Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 12a, 09:31
Igande eguerdian ipuin topaketa eginen dute 30. aldiz.

Ortziralean kontzertua eta erakusketa eginen dituzte eta igandean, egun osoko ospakizuna

Guraso Elkarteak, Udalak, Altxata  Kultura eta Kirol Elkarteak eta Landagain eskolak antolatuta, ekainaren 15 eta 17an Haurraren Eguna ospatuko dute Etxalarren. 

 

Ekainak 15 ortzirala

11:00etan Landagain eskolako aretoan:  Musikako irakaslea den Ruth Etxebesteren eskutik, Landagain Ttiki abesbatzaren kontzertua eskainiko da gerturatzen diren guzientzat. Ondotik, eskolako ateak irekita egonen dira bertan izanen den erakusketari lekua emanez.  Ikasleek ikasturtean egindako lanak ikusgai egonen dira geletan bisitarien gozamenerako.

 

Ekainak 17, igandea

10:15ean, eskolako ateak berriz ere irekita egonen dira geletako erakusketak ikusteko.

12:30ean plazan XXX. ipuin topaketa ospatuko da, ipuin irakurketa eta liburu banaketekin eskolako irakasleen eskutik.

13:30ean  Bazkaria frontoian.

14:30etik 17:30era Txiribuelta elkartearen eskutik, jolasak eta musika.

17:30ean berendua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun