Lehiaketaren helburu nagusia goizuetar eta bisitariei ingurune atsegin eta ederraz gozatzeko bide ematea da. Etxeko balkoi eta leihoak norberak bere gustuei tarte eginez, nahi duen bezala eta inolako baldintzarik gabe alegia, apaindu ahal izanen ditu. Epaimahaikideek etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura, oro har, eta balkoi eta leihoen edertasuna, apainketen originaltasuna, loreen konposizioa eta bestelako elementu osagarriak hartuko dituzte kontuan.
Ekainaren 16an, goizean, epaileak herrian barna ibiliko dira. Beraz, ez da inon izenik eman beharko. Irabazleak herriko merkatal guneetan gastatzeko 150 euro jasoko ditu eta irabazlearen izena Udalaren webgunean argitaratuko da (www.goizueta.eus). Erosketa txartela erabiltzeko hiru hilabeteko epea izanen du.